Elgoibar
Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzeak saria izan dezake herrianElgoibar
Sábado, 7 de junio 2025, 19:44
Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egiteak saria izan dezake Elgoibarren. Izan ere, Udalak 300 euroko 3 erosketa-bono zozketatuko ditu aurten gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzen duten herriko gazteen artean.
Publicidad
Udaletik jakinarazi dutenez, «oraingoz, AM, A1, A2, A eta B gidabaimenak ateratzeko proba teorikoak egin daitezke euskaraz»; eta zozkatuko diren erosketa-bonuak «Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak abian jarri duten 'Gidabaimenak euskaraz!' ekimenaren bitartez» emango ditu Elgoibarko Udalak, beti ere, «herriko gazteek gidabaimena euskaraz gainditzeko egiten duten ahalegina saritzeko».
Zozketa gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditu eta eskaera aurkezten duten guztien artean egingo da.
Hala ere, zozketan parte hartu nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte: Elgoibarren erroldatuta egotea; 16 eta 29 urte bitartean izatea; eta gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea, 2025eko urtarrilaren 1a eta urriaren 30a bitartean, hain zuzen ere.
Zozketan parte hartzeko interesa dutenek, euskara@elgoibar.eus helbidera mezua bidali beharko dute, urriaren 30a baino lehen eta ondorengo dokumentuekin: Ikastaroaren eta/edo azterketaren matrikula ordaindu izanaren bankuko agiria; eta azterketa teorikoa euskaraz gainditu izanaren agiria.
Informazio gehiago nahi duenak euskara@elgoibar.eus helbidera idatz dezake.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión