
Secciones
Servicios
Destacamos
Jon Gerediagak ((Bilbo, 1975) gehien landu duen alorra poesia izan da, baina oraingo honetan hitz poetikoaren inguruan gogoeta egitea erabaki du bere liburu berrian, 'Izena eta izana' (Pamiela).
Ideia hau, bere azken lanak, 'Zeru-lurren liburua,' jasotako sari eta zurrunbiloen ostean etorri zitzaion, «poesiatik aldendu gabe, gogoeta egiteko momentu aproposa zela iruditu zitzaidan», aitortu du egileak liburuaren aurkezpenean. «Poesiaren hitzekin aritu ordez, metapoesiaren ikuspuntutik ariko naiz hurrengo orrialdeetan», dio liburuaren sarreran.
Gerediagaren hitzetan, «hitz poetikoari buruz saiakera idaztea erabaki nuen, jakinda, hitz poetikoa beti dela definizio ertxietatik edo egia biribiletatik ihes egiten duen zerbait, osagai batzuk kontrolatu daitezke baina beste batzuk ihes egiten digute». Horregatik pentsatu zuen «saiakera klasiko bat egin beharrean, tesi bat proposatuz eta defendatuz», lan hau «lientzia poetiko luze bat» izango zela, non «hitz poetikoari buruz, arrazoi poetikoaren bidez hitz egingo nuen».
Honela, egileak «paseo bat» proposatzen dio irakurleari «hitz poetikoaren basoan», han aurkitzen dituen gauzekin «entretenitu» dadin, «batzutan harkaitz bat atseden hartzeko, bestetan zuhaitz berezi bat…». Eta askotan, «aintzindarien markak» ere topatuko ditu, izan ere, «itzulbidea ez galtzeko», hainbat pentsalari eta poeta dakartza eskutik. Marko teoriko hori atontzeko aukeratu dituen filosofoak «poesiaren munduan ondo mugitzen direnak» izan dira, hala nola Gaston Bachelard edo María Zambrano, besteak beste. Horiekin guztiekin, hitz poetikoaren inguruan, esan ezin daitekeen horren inguruan, zerbait esatea lortu nahi du Gerediagak, «erdian geratzen den isil hori inguratu eta horren inguruan ohartu dena ezin daitekeela harrapatu».
Lander Majuelo editoreak azaldu duenez, oraingo honetan Jon Gerediaga «filosofiaren, hizkuntzaren bideetatik barneratzen da lehengo galdera primigenio horietako bat erantzuten saiatzeko: zer gertatzen da gauzei izena eman nahi diegunean, eta zer gertatzen da benetan uste dugunean gauzek izan bat dutela. Galdera honen inguruan dabil bueltaka, nola eraiki etxe txiki bat hizkuntzekin, nola eman, zeri, bere izana hitz batzuen bidez».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.