Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Ruben Sanchez Bakaikoak eskuratu du Ignacio Aldecoa Beka

Epaimahaiak «bizitasuna» nabarmendu du eta 8.000 euro jasoko ditu ipuin bilduma garatzeko

J. A.

Martes, 3 de junio 2025, 15:18

Ruben Sanchez Bakaikoa (Gasteiz, 1975) idazle, bertsolari eta irakasleak eskuratu du euskarazko literatura sorkuntzako Ignacio Aldecoa Beka. Arabako Foru Aldunditik jakinarazi duenez 8.000 euro jasoko ditu bere ipuin proposamena gauzatzeko.

Epaimahaiaren arabera, Sanchez Bakaikoak aurkeztutako proiektuaren «bizitasuna» izan da erakargarritasun nagusia beka emateko. Gainera, ipuin bilduma bat egiteko proiektua du, eta horretarako urte amaierara arteko epea izango du. Ignacio Aldecoa Literatur Ipuinaren Nazioarteko Jaialdian argitaratu eta aurkeztuko da lanaren emaitza, 2026ko martxoan.

Ruben Sanchezek 'Arabako bertso histori ezberdin bat' argitaratu zuen 2016an, non Arabako bertsolaritzaren historia modernoa jaso zuen. Gainera, 2019an 'Hondarrak' (Txalaparta) eleberria plazaratu zuen. Sinopsiak dio: Espainiako kartzelak eta Uxue herria ditu agertoki nagusi; eta hiru atal ditu: Pilar, Julia eta Xabier, Tupa, kontakizuna gidatzen duena: ETAkide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Tupa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekingo dio, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, bere amona (abueli) Pilar eta bere ama Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin. Eta herri bat husten ikusiko dugu, pertsona bat kartzelan zahartzen, ametsak aldatzen eta behin hartutako erabakien ondorioekin bizitzen.

Horretaz gain musikan ere jardun da, 2018an sortu zuen Konpost taldea eta hiru urte geroago disko homonimoa kaleratu zuen Erraia diskoetxearekin.

Hainbat komunikabidetan idatzi ohi du (Alea, Argia eta beste) eta bertsolari bezala Arabako Bertsolari Txapelketan birritan izan da finalista, 2013an eta 2015ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ruben Sanchez Bakaikoak eskuratu du Ignacio Aldecoa Beka

Ruben Sanchez Bakaikoak eskuratu du Ignacio Aldecoa Beka