Amezketa
Saneamendu sarea eta bidegorria prest Ugarteraino
Secciones
Servicios
Destacamos
Amezketa
Saneamendu sarea eta bidegorria prest UgarterainoIa hogei urteren ondoren, Bidegorriaren Aldeko Plataformak hasitako eskakizunak errealitate bihurtu dira. Ostegunean inauguratu zen herrigunetik Ugarte auzoraino doan bidegorria lanak aurrera eramateko elkarlanean aritu diren erakundeetako ordezkariekin.
Bidegorriaren proiektuak oinezko eta txirrindularientzako bideaz haratago, ur eta gas, zein bestelako hornidura sarea berritzeko erabili da. Mikel Arteaga Amezketako alkateak adierazi zuenez «lau erakundeen arteko lankidetza eredugarria izan da» lanak aurrera ateratzeko, udalaren, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren eta Foru Aldundiko Jasangarritasun sailaren eta Lurralde Oreka Berdea sailaren artean. Herriarentzat «proiektu estrategikoa» dela azpimarratu zuen, herritarren «bizi kalitatea hobetuko duena», bai ibiltzeko ematen duen aukeragatik, baita infraestrukturengatik.
Amaitu berri diren obrekin Amezketa erreka eta Oria ibaiaren «ingurumen-kalitatearen hobekuntza» dute helburu; izan ere, herriko ur beltzentzako 3.100 metroko hornidura hodia eraiki da, beste 300 metro bigarren mailako hoditeriarekin, eta Ugarte auzora doan ur-hornidura sarea berritu da. Gainera, auzorako gas hornidura azpiegitura eraiki da. Era berean, suteen aurkako hiru ur-hartune jarri dira eta 125 arketa daude bidegorrian zehar.
Lan hauek Amezketarentzako «mugarria» izango dira, Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak nabarmendu zuenez. «Uraren kudeaketa hobetzen dugu, ibaiak berreskuratzen ditugu eta urrats sendoak egiten ditugu mugikortasun-eredu osasungarriagoa eta jasangarriagoa lortzeko».
Zentzu honetan, Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuaren esanetan proiektu honek «ongizate integralaren» bidea aurrerapausoa suposatzen du. «Mugikortasunaz, konexioaz, segurtasunaz, osasunaz eta aisialdiaz ere ari gara. Bidegorri hori, hain zuzen ere, helburu horrekin garatu da: Amezketako biztanleen bizi kalitatea hobetzea, udalerriaren barne konektibitatea erraztuz, herritarren benetako premietara egokitutako irtenbide jasangarrien bidez».
Ugarterainoko bidegorria, eskualdeko saneamendu sistemaren lehen fase izan da. Bigarren zatiak, oraindik gauzatzeke dagoenak, saneamendu-sistema Ugartetik Alegiaraino luzatzea aurreikusten du, Oria erdialdeko hodi biltzailearekin lotuz eta, horrela, hondakin-uren kudeaketa zentralizatua ahalbidetuz Adunako Uraldeko araztegian. Fase horretan, Abaltzisketako isurketak ere jasoko dira, eta, hura osatzean, Alegiako Errotaldea, Larraitz eta Beistin auzokoak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.