
Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Lunes, 9 de junio 2025, 15:04
UEU Udako Euskal Unibertsitatearen 53. uda ikastaroak hasiko dira asteazkenean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Lehenengo jardunaldi honetan Inguma datu basearen 25. urteurrena izango da aztergai. Euskal komunitate zientifikoarekin batera, Ingumak egin duen ekarpena aztertuko da bertan, beste hizkuntza gutxitu batzuek egindako lana ezagutu eta aurrera begira jarri.
Orain dela 25 urte, UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate-mailako zientzia- eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa dokumentatu du, hau da, euskaraz zer egin den eta nork egin duen jaso du
UEUk jakinarazi duenez, ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena 10:15ean izango da, eta Andres Urrutiak (Euskaltzaindia), Aitor Bengoetxeak (UEU), Josune Irabienek (Eusko Jaurlaritza), Isaac Amezagak (Bizkaiko Foru Aldundia) eta Oskia Agirre eta Koldo Garcia (jardunaldiko batzorde akademikoko kideak) parte hartuko dute.
Jarraian, Marije Bidaguren eta Koldo Garcia UEUkideek 'Inguma, 25 urteko bilduma' hitzaldi solastatua eskainiko dute 10:30ean, eta Llorenç Arguimbau informazio zientifikoko aholkularia 'Katalana hizkuntza akademiko eta zientifiko gisa: egungo egoera eta etorkizunerako proposamenak' gaiaz ariko da 11:00etan.
Cafe Bilbao-n kafetxoa hartzeko tarte baten ondoren, 'Inguma, beste 25 urtez lanabes eraginkorra izaten' mahai ingurua egingo da 12:30ean, Amaia Torrealday Gallareta eta Aitor Zuberogoitia Espillaren (Mondragon Unibertsitateko HUHEZI), Jon Zarateren (EHUko Farmazia Fakultateko irakasle-ikertzailea eta UEUko bazkidea) eta Patricia Barronen (EHU) parte hartzearekin.
Topaketa bukatzeko, Goiaz Elgezabal Inguma proiektuko arduradunak jardunaldia ondorioak laburbilduko ditu 13:45etik 14:00etara.
Aurtengo Uda Ikastaroetan 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu UEU-k hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Todos los conciertos y festivales de este verano en Cantabria
El Diario Montañés
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.